Bestak 2026

Abuztuaren 21etik 24ra besta giroan izanen dira Narbarten

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 19a

Herriko gazteek egitarau ederra prestatu dute ortziraletik astelehenera, eta batez ere larunbat gauean herrira hurbiltzera animatu dute jendea

Abuztuak 21, ortziralea
09:30ean haur jokoak eta 11:00etan gazte gosaria. 12:00etan txupinazoa, ondotik herriari itzulia Bertizaranako gaitero eskolaren eskutik eta gazteak etxez etxe ibiliko dira Joana eta Eider trikitilariekin.17:00etan haurren herri kirolak eta 18:00etan txokolate hartzea. 21:00etan zopak herriko plazan eta 00:00etatik 04:00etara dantzaldia Beñatekin.

Abuztuak 22, larunbata 
11:30ean haurren krosa. 14:30ean zikiro jatea Bittor eta Manolo bertsolariekin. 16:00etatik 21:30era dantzaldia Andonirekin, ilunabarrean bokatak guraso elkartearen eskutik. 22:00etan Hilketa taldea, 00:00etan EH Sukarra, 02:00etan Bide batez eta 05:00etan TrioDoJaneiro DJ.

Abuztuak 23, igandea
08:00etan aurorak. 11:00etan meza, ondotik herriko dantzarien emanaldia eta luntxa. 18:00etan herri kirolak: Helduak gazteen kontra. Aizkoran Joxean Etxeberria eta Hodei Ezpeleta. Ondotik Destino Sonora taldea. 21:00etan kantu zaharren afaria Andonirekin.

Abuztuak 24, astelehena
11:00etatik 13:00etara puzgarriak. 13:30ean haur eta gurasoen bazkaria eta 14:00etan gazte bazkaria. 14:30etik 16:30era puzgarriak. 17:00etan gazte jokoak eta mojito besta. 19:00etan Lerro Alaiak taldearen dantza emanaldia. 20:30ean patata tortilla txapelketa eta tortilla afaria (sarrerak 6 eurotan salgai momentuan). Ondotik bingo musikatua. 22:00etatik aitzinera TrioDoJaneiro DJ.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun