Egunez ttikiendako puzgarriak izan zituzten plazan. Hortik aparte, bazkaltzeko 120 bat lagun bildu ziren gurasoek egindako paella jateko, alde batetik, haurrak eta gurasoak, eta bertzetik, gazteak.
Arratsaldean, gazte jokoak eta lerro dantzak izan zituzten. Eta bestak akitzeko, patata tortilla lehiaketa eta lehenbiziko aldiz egin den bingo musikatua egin zituzten. Ezin hobeki pasatu zuten herritarrek.