Arratsaldean, haurrak herri kiroletan aritzekoak ziren eta ondotik, txokolatea banatzekoa zuten. 21:00etan zopak izanen dituzte herriko plazan eta 00:00etatik 04:00etara dantzaldia Beñatekin.
Abuztuak 22, larunbata
11:30ean haurren krosa. 14:30ean zikiro jatea Bittor eta Manolo bertsolariekin. 16:00etatik 21:30era dantzaldia Andonirekin. Ilunabarrean bokatak guraso elkartearen eskutik. 22:00etan Hilketa taldea. 00:00etan EH Sukarra. 02:00etan Bide batez eta 05:00etan TrioDoJaneiro DJ.
Abuztuak 23, igandea
08:00etan aurorak. 11:00etan meza. Ondotik, herriko dantzarien emanaldia eta luntxa. 18:00etan herri kirolak: Helduak gazteen kontra. Aizkoran Joxean Etxeberria eta Hodei Ezpeleta. Ondotik, Destino Sonora taldea. 21:00etan kantu zaharren afaria Andonirekin.
Abuztuak 24, astelehena
11:00etatik 13:00etara puzgarriak. 13:30ean haur eta gurasoen bazkaria eta 14:00etan gazte bazkaria. 14:30etik 16:30era puzgarriak. 17:00etan gazte jokoak eta mojito besta. 19:00etan Lerro Alaiak taldearen dantza emanaldia. 20:30ean patata tortilla txapelketa eta tortilla afaria (sarrerak 6 eurotan salgai momentuan). Ondotik, bingo musikatua. 22:00etatik aitzinera Trio Do Janeiro DJ.