‘Sorkuntzaren oinarria, sorkuntzatik emanaldietara’ solasaldia emanen dute ekainaren 5ean Lesakan

Ttipi-Ttapa eka 03, 20:00 Bortziriak   Lesaka

Ortzegunean 19:00etan hasiko da liburutegian Ventura Ruizek eta Mikel Sanzek bi ahotsetara eskainiko duten hitzaldia.

Lesakako hirugarren sektorea dinamizatzeko lana aurkeztuko dute ekainaren 5ean

Ttipi-Ttapa eka 03, 12:00 Bortziriak   Lesaka

Otsailean Zako-Zahar Berdearen desagerpena izenburupean hasitako sentsibilizazio kanpainak Lesakako tokiko merkataritzaren erronkak ikusarazi zituen, ekintza sortzaile eta parte hartzaileen bidez. Kanpaina hark bertze urrats bat ematen duen prozesu bati hasiera eman zion: hiru proiektu pilotu, deialdi publiko bidez hautatutako Lesakako eta inguruko hiru gaztek diseinatu eta garatuak.