Lesakako Gazte Eguna maiatzaren 31n ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 29a

Bertze urte batez Gazte Eguna ospatuk dute Lesakan. Argazkia 2014koa da.

Lesakako gaztik taldeak antolatutako Lesakako Gazte Eguna maiatzaren 31n ospatuko dute, egitarau zabalarekin.

Maiatzaren 31n, larunbatean 09:30ean diana izanen dute. 10:00etan gosaria eta gazte lanketa plazan. 11:30ean ginkana. 12:30eam trikipoteoa. 15:00etan bazkaria eta bingoa herriko etxeko arkupetan. 17:30ean jokoak plazan. 20:00etan Sakatu elektrotxaranga ibiliko da karrikaz karrika eta 23:00etan Arranon Fifi ta Fefaren emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun