Lesakako udaberriko trikiti eta pandero jaialdia eginen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 28a, 16:00

Harriondoa kultur etxean ariko dira Lesakako, Arantzako, Etxalarko eta Igantziko trikitilari eta panderojoleak.

Harriondoa kultur etxean 19:00etan hasiko den emanaldian Lesakako, Arantzako, Igantziko eta Etxalarko musikariek hartuko dute parte.

Lesakako udaberriko trikiti eta pandero jaialdia eginen dute maiatzaren 30ean, ortziralean 19:00etan hasita Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Lesakako trikitixa taldea elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatutako jaialdian Lesakako, Arantzako, Igantziko eta Etxalarko trikitilari eta panderojoleek hartuko dute parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun