Berdintasun gutti izan da Benito Tainta txapelketako senior mailako final laurdenetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 30a, 11:30

Senior mailan finalerdietako protagonista izanen direnek erraz irabazi zituzten final laurdenetako partidak.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean, senior mailako final laurdenetako partidak jokatu dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan. Berdintasun gutti izan da lau partidetan eta irabazleek erraz lortu dituzte finalerdietarako txartelak.

Lesakan, ortzegunean

Seniorrak, final laurdenetako emaitzak

  • Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa), 7 - Oier Zabaleta (Oiarpe), 22
  • Oier Ibarluzea (Lapke), 22 – Xabat Sasiain (Ataun), 10
  • Faben Ituarte (Lapke), 22 – Ander Perurena (Tolosa-Aurrera), 6
  • Joanes Zestau (Behar Zana), 22 - Lorenz Orbegozo (Ospele-Orio), 7

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun