‘Sorkuntzaren oinarria, sorkuntzatik emanaldietara’ solasaldia emanen dute ekainaren 5ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 3a

Mikel Sanz eta Ventura Ruiz izanen dira hizlari ortzegunean Lesakako liburutegian. Argazkia: Diario Noticias

Ortzegunean 19:00etan hasiko da liburutegian Ventura Ruizek eta Mikel Sanzek bi ahotsetara eskainiko duten hitzaldia.

Ventura Ruiz eta Mikel Sanz olerkariek Sorkuntzaren oinarria, sorkuntzatik emanaldietara, nola hedatu argitaratu gabe dauden testuak, ze nolako ekintza literarioak prestatu ditzakegu izenburupean solasaldia eskainiko dute bi ahotsetara euskaraz ekainaren 5ean, ortzegunean 19:00etan hasita Lesakako liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun