Giro polita izan dute Lesakako udaberriko trikiti eta pandero jaialdian

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 2a, 19:00

Harriondoa kultur etxeko emanaldiaren ondotik karrikaz karrika ibili ziren bortz herrietako trikitilari eta pandero joleak.

Lesakako udaberriko trikiti eta pandero jaialdia egin dute maiatzaren 30ean, ortzirale arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Lesakako trikitixa taldea elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatutako jaialdian Lesakako, Arantzako, Igantziko eta Etxalarko trikitilari eta panderojoleek hartu dute parte, «baita Berako pare batek ere». Harriondoa kultur etxeko emanaldiaren ondotik karrikaz karrika ibili ziren musikariak, Arranon izan zuten luntxerako bidean.

Harriondoa kultur etxeko emanaldiari dagokionez, hemezortzi pieza jo zituzten, bortz urtetik hasi eta adinez nagusiak direnak bitarte, batzuk hasi berriak eta bertze batzuk hainbat urte daramatzatenak trikitixa eta panderoa ikasten. Emanaldiaren ondotik, eta eskertzen txandaren ondotik, Egoitz Telletxea Etxepare lesakarrak konposatutako Mendian Gora pieza jo zuten musikariek eta abesteko aukera izan zuten kultur etxera hurbildutakoek.

Trikitilari eta pandero joleak Harriondoa kultur etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun