Basamortuko oasia edo ispilatzea?

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2025ko eka. 1a, 09:30

Sustrai Colinari irakurri diot Odei Barrosori hartutako ideia eta hemen, beraz, hirugarren eskuko aipua (kopia+kopia= orijinala?): Oasiaren kultura da nagusi. Oasiak sortzen ditugu (ikus Herri Urrats, Korrika, Euskaraldia…) basamortuan gabiltzala ahazteko. Oasiak balira nonbait hor, gaitzerdi, sarritan ispilatze hutsak (espejismoak) ez ote diren nago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun