Joan den larunbatean hasi ziren Txantrean kategoria hauetako tiraldiak. Gizonezkoen 300 kiloko kategoriako lehen jardunaldian Berriozar izan zen indartsuena, Txantrea A bigarren eta hirugarren postuan berdindu egin zuten Beti Gaztek eta Txantrea Bk. Emakumeei dagokienez, jardunaldi bakarraren lehen zatian Amaiurrek eta Txantreak egin zituzten tiraldi guztiak irabazi zituzten. Ikusi beharko bigarren zatian zer gertatzen den.
Kadetetan, azkenik, Antsoain izan zen indartsuena Txantrean eta Basaburua A bigarren Aipatu bezala, Elizondon erabakiko da txapelketa.