Ttipi Txartela

«Merkatua aldatzen ari da eta moldatu egin behar dugu»

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 30a, 14:00

Duela 24 urte ireki zuen Lesakako Txinelka zapata denda Mertxe Anzizarrek. Geroztik, «erosteko modua aunitz aldatu da. Orain jendeak etxean ikusten du zer nahi duen eta gauza zehatzagoak eskatzen ditu, eta zaila da Interneten agertzen den guztia denda ttiki batean izatea». Hala ere, «jende aunitz etortzen da eta hagitz kontent nago».

Horrez gain, joerak ere aldatu dira; «zapata takoiduna, adibidez, azken urteetan gero eta guttiago erabiltzen da, eta kiroletako oinetakoak gehiago. Azken aldian, gainera, barefoot oinetakoak nagusitzen ari dira; zapata zabalak eta zola finekoak, oinutsik ibiltzearen sentsazioa ematen dutenak. Merkatua aldatzen ari da eta moldatu egin behar dugu».

Azkenik, «Izaskun ahizparekin izen bereko arropa denda ireki genuen duela lau urte eta pixkanaka-pixkanaka goiti doa hori ere. Kontent gaude eta horrela segitzen dugun bitartean, aitzinera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun