Nafarroako Kopako finalerako txartela jokoan izanen dute Baztango eta Beti Gazteko neska gazteek

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 30a, 08:00

Baztan eta Beti Gazteko neska kadete-infantilak bosgarren aldiz ariko dira lehian denboraldi honetan. Oraingoan kopako finalera sailkatzea jokoan izanen dute Giltxaurdin.

Eskubaloian, B kopako finala jokatuko dute Errekako mutiko infantilek igande goizean Azkoienen

Maiatza eta ekaina lotzen dituen asteburuan denboraldiko azken partida jokatuko du Baztan futbol talde nagusiak Giltxaurdin. Honenbertzez, futbol talde nagusiei dagokienez kitto eginen du sasoiak. Halere, kategoria ttikiagoetako talde batzuk oraindik lanean ari dira. Baztan eta Beti Gazteko neska kadete-infantilek kopako finalerdia jokatuko dute larunbat goizean Giltxaurdin. Aitzineratutako finala dela erran daiteke, ligan lesakarrak lehenbizikoak eta baztandarrak bigarrenak izan baitira. Partidako irabazleak finala du esperoan. Baztan, Doneztebe eta Gure Txokoako mutil jubenil eta kadeteek ere oraindik kopako eta jautsiera faseko kanporaketak dituzte asteburuan. Futbol-8an alebinen eta benjaminen azken faseak ere jokatuko dituzte eskualdeko zenbait taldek. Eskubaloian, mutikoen infantil mailako B kopako finala jokatuko dute igande goizean Errekak eta BM Lizarreriak Azkoienen.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – CD Ondalan, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako igoera fasea bigarren kanporaketa

Doneztebe FT – Lagun Artea, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian (joanekoan 3-0 galdu zuen Doneztebek)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailako kopako final laurdenak

CD Valle de Egues - Baztan B, igandean 18:00etan Sarrigurenen.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailatik jausteko kanporaketa, itzulerakoa

Gure Txokoa A – Danena, igandean 17:30ean Berako Matzadan (joanekoan 3-1 galdu zuen Gure Txokoak).

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailako kopako final laurdenak

CD Asdefor B - Doneztebe FT, igandean 16:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako neska kadete-infantilak kopako final erdiak

Baztan KE – Beti Gazte, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

FUTBOL 8

Nafarroako alebinak azken faseko finalerdiak

Peña Sportf FC C – Baztan KE B, larunbatean 10:30ean Tafallako San Francisco zelaian.

Beti Gazte B – CD San Adrian B, larunbatean 10:30ean Tafallako San Francisco zelaian.

Nafarroako benjamin mailan azken fasea

Baztan KE B – CD Oberena A, larunbatean 10:40an Caparroson.

CF Gazte Berriak Ansoain B - Doneztebe A, larunbatean 10:40an Caparroson.

 

ESKUBALOIA

B mailako kopako finala

Erreka KE - BM Lizarreria, igandean 11:30ean Azkoienen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!