Amaiurko emakumeak eta Beti Gazteko gizonezkoak hirugarren izan dira Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako pisu arinetan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 2a, 16:00

Emakumezkoen pisu arineko Nafarroako 4x4 sokatira txapelketan Txantrea izan zen txapeldun, Berriozar bigarren eta Amaiur hirugarren.

Elizondon egin zituzten larunbatean Nafarroako launakako sokatira txapelketako hondarreko tiraldiak.

Nafarroako 4x4 sokatira txapelketa azken jardunaldira jokatu zen larunbat arratsaldean Elizondon. Emakumezkoen 240 kiloko, gizonekoen 300 kiloko eta kadete mailako txapelak banatu zituzten. Amaiurko emakumeak eta Beti Gazteko gizonezkoak podiumera igo ziren hirugarren izan baitziren.

Emakumeen 240 kiloko txapelketan Txantrea izan zen txapeldun, Berriozar bigarren eta Amaiur hirugarren. Gizonezkoen 300 kiloko kategorian, berriz, Berriozar izan zen txapeldun, Txantrea A bigarren eta Beti Gazte hirugarren.

Gizonezkoen 300 kiloko podiumean, Berriozar txapeldun, Txantrea bigarren eta Beti Gazte hirugarren.

Kadete mailako podiumean, Berriozar txapeldun, Antsoain A bigarren eta Andra Mari hirugarren. Basaburua A bosgarren izan zen eta Basaburua B zortzigarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun