Giro ederrean ospatu dute Lesakako Gazte Eguna

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 2a

Goizeko lanen ondotik indarrak berreskuratzeko eta arratsaldeko lanetarako prestatzeko bazkaria izan zuten Lesakako gazteek herriko etxeko arkupetan.

Lesakako Gaztik taldeak antolatuta Lesakako Gazte Eguna ospatu zuten maiatzaren 31n. Larunbat goizean diana izan zuten, gero gosaria eta gazte lanketa plazan. Ondotik, soinean «inoiz jantziko ez zutena» zeramatela, ginkana egin zuten gazteek. Eguerdian trikipoteoa izan zuten eta bazkaria eta bingoa herriko etxeko arkupetan. Arratsaldean jokoak izan zituzten plazan, Sakatu elektrotxaranga ibili zen karrikaz karrika eta, besta borobiltzeko, Fifi ta Fefaren emanaldia izan zuten Arranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun