abe 19, 08:00
Urteko azken jardunaldia jokatuko dute eskualdeko kirol taldeek asteburu honetan.
Eguberrietako atsedenaldiaren aitzinetik, urteko azken jardunaldia izanen da eskualdeko kirol talde gehienentzat. Futbolean, Aurrerako eta Baztango neska jubenil-kadeteek derbia jokatuko dute igande arratsaldean Arkiskil berrituan. Gainerakoan, Baztango bi talde nagusiek eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute gainerakoek kanpoan. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak ere Lekarozen jokatuko du urteko azken norgehiagoka. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek etxean jokatuko dute urteko azken norgehiagoka lidergoa sendotzeko asmoarekin eta Baztango BKTk Zizurren. Errekako emakumeek dagoeneko jokatua (eta irabazia) dute asteburu honi dagokion partida.
abe 18 Leitzaldea Leitza
Abenduaren 20an eta 21ean, Kayara, Inka gerlaria pelikula ikusteko aukera izanen da, 17:00etan eta La voz de Hind filma, 19:30ean.
8 LOGELA EDER
Donostiako bulegoa
Gimnasia abdominal hipopresiboa
Kirol makinak
Menu eta karta aukera zabala
FAMILIA OSOARENTZAT GELA