Neguko egun hotzak goxatzeko hainbat proposamen egin dituzte aurtengoan ere Atekabeltz herrigunean. Neguan Atekan hotzik ez zikloa antolatu dute eta ekitaldiak izanen dira abenduan eta urtarrilean.
Abenduaren 20an Pi.L.T taldeak kontzertua eskainiko du. 2024an taldea desegin eta hogei urtera, estudiora itzuli eta Garai honetan izeneko abestia kaleratu zuten Xanpe, Rafa Ruedak, David Gonzalezek eta Aitor Abiok osatutako laukoteak. Ematen ari diren kontzertu birako emanaldietako bat da Leitzan eskainiko dutena. Kontzertua 22:30ean hasiko da eta ateak 22:00etan irekiko dituzte. Sarrerak zortzi eurotan eskura daitezke Torrea ostatuan eta egunean bertan sarreran. Abenduaren 26an, dardo txapelketa jokatuko dute 18:00etan eta ondoren, poteo girotua izanen da gaztetxean bertan. Abenduaren 27an Atarrabian eginen duten Aske Jaialdian Leitzako gazteen argazkia ateratzeko 21:00etan elkartuko dira karpen artean. Ilbeltzaren 3an, Mikel Zabalzaren heriotzaren 40. urteurreunaren harira egin duten Non dago Mikel? dokumentala ikusteko aukera izanen da gaztetxean.