Kaxkabeltza elkarteak bingoa antolatu du abenduaren 20an

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 11

Iaz antolatu zuten lehenbizikoz bingoa eta herri aretoa txiki gelditu zen.

Abenduaren 19ra arte Kaxkabeltzako komertzioetan erosketak egiten dituztenek bingorako kartoi bat lortzeko aukera izanen dute.

Eguberrietako erosketak herrian egitea bultzatzeko, kanpaina berezia jarri du martxan Kaxkabeltza Elkarteak.  Abenduaren 19ra arte Leitzako denda, jatetxe edo zerbitzuetan erosketa bat egiten dutenei zigilu bat jarriko diete eta bost zigilu desberdin lortzen dituztenek bingorako kartoi bat eskuratuko dute.  Leitzako Herri Aretoan abenduaren 20an, 12:00etan eginen dute bingoa. Lerroa osatzen duenak produktuz betetako saskia irabaziko du eta bingoarekin, saskia eta 300 euroko opari txartela. Bingoa girotzeko, 11:00etatik aurrera bertsolariak eta Zaze Dja Kaxkabeltzeko dendetan barrena ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun