Leitzako irakurle taldea abenduaren 17an elkartuko da

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 15a

Leitzako liburutegian elkartuko dira 18:30etik aurrera.

Karmele Mitxelena Etxebesteren Haragizko mamuak ipuin bilduma irakurri dute azkeneko hilabeteetan eta idazlearekin partekatuko dituzte izandako gogoetak.

Leitzako liburutegian abenduaren 17an izanen dute irakurle taldearen hurrengo saioa, 18:30ean. Irakurle taldearen urteko azken bilera izanen denez, liburuaren idazlea bera ere gonbidatu dute. Bide batez, gogorarazi dute taldea irekia dela eta nahi duen orok ateak zabalik dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun