Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, dokumentala eta solasaldia izanen dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 8a

'Huahua' dokumentala ikusteko aukera izanen da.

Abenduaren 10ean, Huahua dokumentala ikusteko aukera izanen da 19:00etan Leitzako Herri Aretoan. Gizarte zerbitzuek antolatu dute hitzordua eta proiekzioaren ondotik, solasaldia ere izanen da Ekuadorren jatorria duten leitzarrekin. 

Kultura identitatea lantzen du dokumentalak: gazte indigena bikote batek guraso izanen direla jakin dute eta huahua edo haurra nola haziko eta heziko duten erabaki beharko dute. Gizarte globalizatu batean bizi edo norbere sustraietara bueltatu nahi duten erabaki beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun