Sarako Izarra errugbi taldeak egurra eman du abenduko lehen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 9a

Sarako Izarra errugbi taldeak Animainean inoiz lortutako garaipenik handienetako bat lortu zuen igandean, 106-0 irabazita.

Beti Gazteko futbol talde nagusiak berdindu egin zuen Eibarren eta gibeleratutako zenbait partida ere jokatu dituzte.

Abenduko lehen asteburua, besta egunez inguratua izaki, atseden hartzeko asteburua izan da eskualdeko kirol talde gehien gehienentzat. Bakar bakarrik Beti Gazteko futbol talde nagusiak larunbat eguerdian Eibarren eta Sarako Izarra errugbi taldeak igande arratsaldean Animainean jokatu dute. Lesakarrek berdindu egin zuten eta saratarrek egurra eman zuten, 106 -0, bigarren postuan sendotzeko, lehenarekin berdinduak. Gibeleratutako edo aitzindutako partidak jokatzeko ere aprobetxatu dute talde batzuk asteburu luzea.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Lourdes 1 – Doneztebe FT 2 (Aimar Jabalera eta beraien atean). Gibeleratutako partida.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Urki 2 - Beti Gazte 2 (Asier Taberna eta Jon Zabala)

Neska jubenilak, Nafarroako ligan

Baztan KE 1 (Usoa Meoki) – Mulier FCN B 1

Aurrera KE 3 (Eunate Belaunzaranek 2 eta Olaia Cerviño) – Beti Kozkor 1

Mutiko kadeteak, Nafarroako bigarren mailan

Doneztebe FT 5 (Aimar Etxeberria, Oier Rekartek 2, Mikel Urreaga eta beraien atean) – Baztan B 2 (Urko Azkarragaren golak). Gibekeratutako partida.

Neska kadeteak, Nafarroako ligan

Beti Gazte 5 (Alazne Altxu, Aiara Martinez, Arhane Silveira, Oneka Olaizola eta Enara Fernandez) – Mulier FCN 0. Gibeleratutako partida.

Ademar 2 – Beti Gazte 3 (Arhane Silveira eta Alazne Altxuk 2). Aitzineratutako partida.

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra 106 – Association Sportive Buzy Ogeu 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun