Jeiki abesbatzak kontzertua eskainiko du Leitzan abenduaren 14an

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 12a

Leitzako abesbatzako kideak.

Nazioarteko Kantu Koralen Eguna da abenduaren 14a eta horren aitzakian kontzertua eskainiko du Jeiki abesbatzak udaletxeko karrapean, 12:00etan. 

Vinaixa Gartziaren zuzendaritzapean ariko dira Leitzako Jeiki abesbatzako kideak. Igande honetakoa ez da abesbatzak datozen asteetan herrian eskainiko duen emanaldi bakarra izanen. Abenduaren 25ean, 11:00etan Eguberri Eguneko mezan abestuko dute. Abenduaren 27an, Eguberrietako kontzertua eskainiko dute, 19:00etan, Leitzako Herri Aretoan eta abenduaren 29an, 17:30ean Beteluko zaharren egoitzara joanen dira. Horretaz gain, abenduaren 24an, Orantzaroren etorreran eta urtarrilaren 5ean, Hiru Erregeen etorreran ere parte hartuko dute Leitzako kaleetan kantari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun