Julen Baleztena leitzarra txapeldunorde izan da Guillermo Mazo memorialean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 11

Pablo Aldaz ultzamarra pilota bat altxatzeko saiakeran, Aurrerako Julen Baleztena begira duela, abenduaren 3ko finalean.

Abenduaren 3an Lekunberrin jokatutako gazte mailako finalean 18-10 galdu zuen Ultzamako Aldatzen kontra eta hirugarren posturako lehia ere galdu egin zuen Iker Anzizar doneztebarrak Nazabalen kontra.

Guillermo Mazo zenaren omenez 28. aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten abenduaren 3an Lekunberrin. Jubenil mailako finalean, Ultzamako Pablo Aldazek 18-10 irabazi zion Aurrerako Julen Baleztena leitzarrari.

Sari banaketa eta gero, aurreskua dantzatu zieten finalistei.

Lehenbiziko zortzi tantoak segidan egin zituen iaz kadete mailako txapeldun izan zen Aldazek eta alde horri eutsi zion partidan, nahiz eta erdi aldera, bost tantora hurbildu zen Baleztena (10-5). Alderik handiena hamar tantokoa izan zuen Ultzamakoak (16-6).

Hirugarren posturako lehian, Larraungo Igor Nazabalek 18-5 irabazi zion Errekako Iker Anzizar doneztebarrari.

Finalistak, Andrea Lusarreta Nafarroako Pilota Federazioko presidentearekin eta Arkaitz Goikoetxea Lekunberriko alkatearekin.

Kadete mailako finalean, Beti Onak elkarteko bi pilotari izan ziren aurrez aurre eta Eneko Rekaldek 18-16 irabazi zion Mikel Ezkurrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun