ASTEBURUKO KIROL JARDUNALDIA

Sarako Izarra errugbi taldeak eta Errekako bi eskubaloi taldeek lider bukatuko dute urtea

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 15a

Errekako emakumeek garaipen garrantzitsua lortu zuten Uharten, eta datorren asteko jardunaldiko partida aitzinetik jokatua dutenez, urtea akitu da beraientzat eta lider akituko dute 2025 urtea.

Futbolean, goitiko postuetan sendotzeko garaipenak lortu dituzte Doneztebek, Baztanek eta Gure Txokoak, berdindu egin dute Beti Gaztek eta Aurrerak eta galdu erregionaleko Baztanek.

Abendu hasierako atsedenalditxoaren ondotik, eskualdeko kirol taldeek jardunaldi garrantzitsua jokatu dute asteburu honetan, urteko azken aurrekoa gehienentzat. Errugbian, lidergoa zuten jokoan Sarako Izarra errugbi taldeak eta Landetako Rugby Club Pomarez-Amou taldeak Animainean, urteko azken lehian. Biek puntutan berdinduak zeuden sailkapen buruan eta Sarako basurdeen garaipenari esker, saratarrak dira orain lider bakarrik. BRT Menditarrak taldeak Arrasaten galdu zuen doi-doi. Eskubaloian ere, Errekako bi taldeek lider segituko dute gizonezkoek Tuteran eta emakumeek Uharten lortutako garaipenei esker. Baztango BKT taldeak ere etxean nagusitasunez irabazi zuen. Futbolean, Nafarroako maila autonomikoko bi taldeek irabaztea lortu zuten eta Doneztebe liderrarekin berdindua dago orain eta Baztan promozio postuetara igo da. Gure Txokoak ere igoera fasera sailkatzeko aukerekin mantentzen duen garaipena lortu zuen. Beti Gaztek eta Aurrerak berdindu egin zuten eta erregionaleko Baztanek galdu.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Erriberri 1 - Baztan KE 2 (Imanol Goienetxe eta Imanol Zoco)

Doneztebe FT 3 (Aimar Jabalera, Xabi Erasun eta Urko Oiarzabal) – CD San Adrian 1

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Eloi Basse) – Tolosa 1

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

CD Lagun Artea 3 - Baztan KE B 0

Arga Ibaia KE 2 - Aurrera KE 2 (Eneko Barriola eta Jakue Fagoaga)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Joel Prendesek 2 eta Enaitz Portu) – Amara Berri KE 1

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Doneztebe FT 4 (Izei Astibia, Oier Erkiziak 2 eta Unax Zulaika) – CD Cantolagua, 1

Baztan KE 2 (Gaizka Telletxea eta Gartxot Iribarren) – SD Laguna B 3

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 5 (Oier Garaikoetxea, Josu Larraiozek 2, Julen Elizaintzin eta Luhan Da Silva) – CD Amaya 2

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beasain SD B 3 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 1 (Yeray Gerometta) – Beti Ona CD 1

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 2 (Izai Urrutia eta Josu Larraioz) – CD Amigó 3

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Doneztebe FT A 9 (Lukas Ezkurrak 4, Juan Lobo, Mikel Urreaga, Markel Ariztegi, Aimar Etxeberria eta Ainar Gartxitorena) – CD Lezkairu A 1

CD Valle de Egues D 2 - Baztan KE B 4 (Junes Alzurik 2, Imanol Da Silva eta Ekain Iturralde)

CD Ademar 1 - Doneztebe FT B 5 (Peio Mariezkurenak 2, Jokin Mariezkurrena, Oinatz Elizalde eta Ibai Urriza)

JD San Jorge C 2 - Aurrera K 8 (Unai Labaienek 2, Mattin Garmendiak 2, Gentza Olaetxeak 2, Hodei Sagastibeltza eta Oihan Domintxin)

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Xuban Magaña) – Real Union Club 5

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 5 (Xabi Perezek 2, Ekhiotz Iratzoki, Yasir el Ouafi eta Haritz Garmendia) – Mundaiz B 0

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE 3 (Elene Muratori, Amaia Maisterrena eta Irati Mayora) – UCD Burlades 3

CD Ademar 2 - Beti Gazte 3 (Arhane Silveira eta Alazne Altxuk 2), abenduaren 6an jokatua.

Aurrera KE 2 (Lorea Remirezen golak) – CF Sabeit 7, abenduaren 6an jokatua.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Dunboa Eguzki CD 1 - Gure Txokoa A 3 (Jon Martikorenak 2 eta Lander Espin)

Beti Gazte 3 (Oier Deskarga, Ioritz Iguazkiagirre eta Julen Castro) – Pasaia KE 0

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa B 1 (Eneko Oiarzabal) – Euskalduna Andoaindarra 1

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Baztan KE A 1 (Zuhaitz Muñoz) – UD Mutilvera A 5

CD San Ignacio 7 - Doneztebe FT 0

Aurrera KE 4 (Juba Vicentek 3 eta Aiert Baraibar) – AD San Juan 2

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Valle de Egues B 3 - Baztan KE B 1 (Aimar Bengoetxea)

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Aiztondo 9 - Gure Txokoa 1 (Ane Lazkanotegi)

Nafarroako neska infantilak

CD Amaya 0 - Baztan KE 2 (Jone Plaza eta Ariane Alzuri)

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

BM Bardenas 25- Erreka KE 30

Emakumeen ligan

Uharte 21 - Erreka KE 25

BKT Baztango Kirol Taldea 41 – Balonmano River Ega senior 14

Neska jubenilak ligan

Replasa Beti-Onak A 48 - BKT Baztango Kirol Taldea 17

Mutil jubenilak ligan

Uharte 38 - Erreka KE 30

Mutil kadeteak ligan

BM Loyola A 24 - Erreka KE 26

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT A atsedena.

Atarrabia Beti-Onak C 26 - Erreka KE 26

Neska infantilak

Erreka KE 17 – BM Loyola B 28

BM Lizarreria B 21 - Baztango BKT 22

Aurrera KE A 20 – CDB Atalaya A 28

Aurrera KE B atsedena.

Mutiko infantilak

Erreka KE 27 – Atarrabia Beti-Onak B 30

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra 17 – Rugby Club Pomarez-Amou, 10

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

Kanpanzar Arrasate RT 23 - BRT Menditarrak 19

Euskal liga sub-18 2. mailan

Gabiria Txingudi-Baztan 22 – Iruña RC UNAV 19

Euskal liga sub-16

Ordizia RE 33 – Txingudi-Baztan 33

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun