Pilota bizirik torneoa jokatuko dute Leitzan abenduaren 8an

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 5a

Abenduaren 8an, 10:30ean, hasiko dira partidak.

Eguberrietako eskuzko torneoa antolatu dute Aurrera eta Oberena pilota elkarteek. Abenduaren 9an, Amazabal pilotalekuan jokatuko dituzte partidak 10:30etik aurrera.

Kadete mailan, lehenbizko partida Baldak (Larraun) eta Ugartemendiak (Aurrera) jokatuko dute, Salaberriaren (Umore Ona) eta Lazkanotegiren (Bortziriak) aurka. Bigarren partida Oribe (Bidebieta) eta Navarroren (Larraun) eta Sagastibeltza (Aurrera) eta Murilloren kontrakoa izanen da. Partida bakoitza hamabi tantuko bi jokotara izanen da eta bigarren jokoan bikote aldaketa eginen dute. Puntuaketa banakakoa izanen da.

Gainera, ikusleek partidako jokalaririk hoberena zein izan den bozkatuko dute eta kategoria bakoitzeko onenak saria jasoko du.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun