Hilabeteko lehenbiziko asteburuan zinamazaleek hitzordua izan ohi dute Leitzako Herri Aretoan. Abenduan, ordea, hitzordua egunez aldatu eta hilaren 7an eta 8a, igandean eta astelehenean, izanen dira emanaldiak.
La Cena filmak Espainiako Gerra Zibila amaitu eta bi astera kokatuko du ikuslea. Francok afari bat eskatuko du Palace hotelean, eta teniente gazte batek, jantokiburu zorrotz batek eta sukaldaritzan adituak diren preso errepublikano talde batek prestatu beharko diote otordua. Jatekoaz gain, beste zerbait ere prestatuko dute sukaldean.
Gaua filma, Paul Urkijo gasteiztarren fantasiazko hirugarren lana da eta euskal mitologiako hainbat pertsonaia agertzen dira. Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta gauaren erdian alde egiten du baserritik. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, ibaiaren ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenean. Yune Nogueiras, Ane Gabarain, Elena Irureta, Iñake Irastorza, Xabi Jabato Lopez eta Erika Olaizola dira proiektu honetan parte hartu duten aktore nagusiak.