Hasi dituzte Landazelaietan osasun zentroaren gibeleko aparkalekua handitzeko lanak

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 19a

Landazelaietako aparkalekua lehenestea aurreikusi du Lesakako Udalak.

Albistur karrikako zoladura eta azpiegitura sareak berritzeko lanak egiten diren bitartean, herritarrei aparkatzeko aukerak emateko, Landazelaietan aparkaleku handi bat egiten hasiak dira. Izan ere, Albistur karrikako obrak bortz hilabetetan egitea aurreikusia dute, baina trafikoan urtarriletik aitzinera eraginen dute. Hortaz, herri barneko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea aholkatu dute, eta autoa bakarrik beharrezkoa denean erabiltzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun