Kayara, Inka gerlaria filma euskaraz emanen dute eta haur, gazte zein helduentzako da aproposa. Inka neskato bat da protagonista, Chasqui mezularien lanaren zale amorratua dena. Inken Inperio zabalean mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre eginen die bere ametsa bete nahian.
Kaouther Ben Hania zuzendariaren La voz de Hind Rajab film labur dokumentalak minutuz minutu berreraikitzen ditu 2024ko urtarrilaren 29an Gaza hiriani zandako gertakari tragikoak. Ilargi Erdi Gorriko larrialdi zentroak Ramalan jasotako benetako deia du ardatz filmak: familia batek, ebakuazio aginduz Tel-Al-Hawa eremutik ihes egin nahian, eraso bat jasan du. Tiroen izugarrikeria deskribatzen duen lehenbizikoa Layan da, hamabost urteko neskatoa. Gero, bost urteko neskatoak, Hind-ek (Hanood), hartzen du telefonoa, laguntza erregutuz.