Urteko azken Ekomerkatua eginen dute abenduaren 6an Iruñean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 4a

Iruñeko geltoki zaharrean eginen dute urteko azken Ekomerkatua larunbat honetan.

Urteko azken Ekomerkatuak CPAEN/NNPEKeko hainbat ekoizle bilduko ditu abenduaren 6an, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Iruñeko autobos geltoki zaharrean, eta beren produktuak salgai jarriko dituzte, Nafarroako produktu ekologiko ugari etxera eramateko aukera eskainiz: Erratzuko Pittika gazta, Lizarraldeko olioa eta lekaleak, Arbeizako eztia, Imotz Haraneko arrautzak, Munarrizko patatak eta lekaleak eta Iturgoieneko gaztak edo Caparrosoko sasoiko barazkiak, bertzeak bertze. Gainera, hilabete honetan Irunberriko Azpea Upaitegiaren ardoa eta Valentziatik Horta de Ximoren laranjak, mandarinak, limoiak eta kaki ekologikoak izango ditugu postu gonbidatuak bezala.

2026ko egutegia

CPAEN/NNPEKeko egutegia doan eskuratzeko modua ere izanen da, Ekomerkatuan edozein elikagai ekologiko erosiz. Egutegia EKOmiradas argazki lehiaketaren 12 argazki irabazleekin argitaratu da. Kontsumitzaileei zuzenduta, hilero argazkien deskribapen bat jasotzen du bertako fruta eta barazkien kontsumoari buruzko informazioarekin batera, produktu ekologikoen, bertakoen eta sasoikoen kontsumoa sustatzeko helburuarekin. CPAEN/NNPEKek antolatzen dituen azoka eta ekitaldi finko nagusien egutegia ere ageri da, hala nola EKOtopaketa eta EKOmerkatua.

 

Abenduaren 6an Ekomerkatuan parte hartuko duten postuak

  • Elkea/Hazialdeko . Lekale eta Olioa. Bakedano eta Artajona
  • El puente viejo. Barazkiak. Caparroso
  • Axuribeltz. Gazta. Iturgoien
  • Lakabe. Ogia eta pastak
  • Pittika. Gazta. Erratzu
  • Ekollaondo.Gazta eta arrautzak. Goldaratz
  • Ecológicos Aranda. Olioa. Faltzes
  • Javier Anocibar.Patatak eta lekaleak. Munarriz
  • Erlan. Eztia. Izurzu
  • Ekosagar. Sagar zukua. Oscoz
  • Erlandere. Eztia. Arbeiza
  • Larrezabal. Gazta. Altsasu
  • Gonbidatua: Bodegas Azpea. Ardoa. Irunberri
  • Gonbidatua: Horta de Ximo. Fruta. Valentzia

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun