1,6 milioi eurotik goitiko laguntza-deialdia zabaldu du Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko landa garapenerako

Ttipi-Ttapa urr 03, 12:00 Mendialdea

Cederna Garalur Elkarteak hirugarren laguntza deialdia abiatu du Nafarroako Mendialdeko udalerrietan landa garapenerako proiektuak bultzatzeko. Deialdi honetako aurrekontua 1,6 milioi eurotik goitikoa da, lurraldeko ekonomia jarduera sendotzeko, ekintzailetza sustatzeko eta tokiko zerbitzuak eta ekipamenduak hobetzeko.

Zigako Joxean Etxeberriak irabazi du Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketa

Ttipi-Ttapa ira 28 Mendialdea

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatu dute igande arratsaldean Uharteko Toki-Alai pilotalekuan. Abuztuaren 14an Donamarian jokatutako kanporaketako bortz aizkolari onenak izan dira lehian eta, pronostikoak betez, Zigako Joxean Etxeberriak lortu du txapela eta lehen mailara bueltatzea. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat mozteko 20 minutu eta 20 segundo aski izan ditu. Bigarren sailkatua finaleko bertze baztandarra izan da, Julen Urrutia arraioztarra (22.46) eta bera ere lehen mailan ariko da datorren urtean.