Zigako Joxean Etxeberria eta Arraiozko Julen Urrutia Nafarroako bigarren mailako aizkolarien txapelketako finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 24a

Irailaren 27an Uharten jokatuko den finalean izanen den boskotea, eskuinetik ezkerrera: Joxean Etxeberria, Jon Erdozia, Aritz Oiarbide, Iosu Santamaria eta Julen Urrutia.

Hamar aizkolari aritu ziren lehian abuztuaren 14an Donamarian eta Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria eta Zubietako Mikel Indakotxea irailaren 27an Uharten jokatuko den finaletik kanpo gelditu dira.

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatu zuten abuztuaren 14an Donamarian. Hamar aizkolari aritu ziren lehian eta hiru enbor moztu zituzten: Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat. Bortz onenek eskuratu zuten irailaren 27an Uharten jokatuko den finalerako txartela eta horien artean, Zigako Joxean Etxeberria izan zen bizkorrena (08.34). Berekin batera Etxarri Aranatzeko Jon Erdozia (08.57) eta Aritz Oiarbide (09.23), Iturgoieneko Iosu Santamaria (09.48) eta Arraiozko Julen Urrutia (10.07) izanen dira finalean.

Finaletik kanpo gelditu dira Olagueko Beñat Senosiain (10.20), Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria (11.04), Itsasuko Patxi Igoa (11.28), Segoviako Emilio Garcia (12.03) eta Zubietako Mikel Indakoetxea (13.31).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun