«Aranoko Kontsejupe taberna irekitzea aukera ederra da guretzat»

Ttipi-Ttapa urr 25 Leitzaldea   Arano

2025eko azaroan itxi zituen Aranoko Kontsejupe tabernak bere ateak. Hamaika hilabetez ez da salda edo ardorik zerbitzatu bertan. Eltzeak sutan eta edariak freskatzen jarri dituzte berriz ere. Yamileth Rodriguezek eta Alejandra alabak hartu dute tabernaren ardura: «gogoz, ilusioz hartu dugu proiektua. Herritarrei zein bisitariei jatekoak eta edatekoak eta elkartzeko gune goxo bat eskaintzea da gure asmoa».

Arkupeak Elkartearen Bazkideen Eguna ospatuko dute urriaren 22an Gorraizen

Ttipi-Ttapa urr 21 Mendialdea

330 lagun elkartuko dira ortzeguneko bazkarian eta ohiko omenaldiak eginen dituzte, 85 urte bete dituzten bazkideei eta 50 eta 60 ezkondurik bete dituzten senar-emazteei