Inauterietako argazki lehiaketa

 Mendialdea

Argazkiak urtarrilaren 20tik martxoaren 15era bitarte bidali behar dira


Inauteri aroan sarturik, ERRAN.EUS atariak IV. argazki lehiaketa antolatu du. Momentu politenak, mozorro originalenak, jendearen ikusmira... islatzen duten irudiak gordetzeak etorkizunean momentu horiek gogoratzeko bide eman dezake. Zure argazki eskualdeko herritarrekin partekatu nahi? Argazki ederrenek sariak lortuko dituzte! Horretarako honako oinarriak bete beharko dira:


1. Ttipi-Ttapa edo Xorroxin zabaltzen diren eremuetan sortu edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte har dezake.


2. Argazkiak 2018ko inauterietan ateratakoak izanen dira (argazkia non atera den zehaztu beharko da).


3. Argazkiak mugikor, tablet edo argazki kamararekin ateratakoak izan daitezke, originalak eta bertze inon argitaratu ez direnak. Koloretan edo zuri-beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 28x16 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertuak izanen dira)


4. Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan altxatuko ditugu eta guretzat gordeko dugu jasotako lanak publikatzeko eskubidea egiletza aipatuz. 


Epeak


Argazkia bidaltzeko: urtarrilaren 20tik martxoaren 15era bitarte


ERRAN.EUSeko erabiltzaileen saria emateko bozketa fasea: martxoaren 16tik apirilaren 3ra


Irabazleak: apirilaren 6an jakinaraziko ditugu, ERRAN.EUS atarian


Sari banaketa: apirilean

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Harrera goxoa egin diote Ioseba Iturbideri

Harrera goxoa egin diote Ioseba Iturbideri

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Atzo, otsailaren 23an, Auzitegi Nazionalean eginiko deklarazioaren ondotik, epaiketara bitarte aske utzi zuten Ioseba Iturbide lesakarra. Gaur atera da, irribarrea ahoan hartu du hurbildu direnek eginiko harrera goxoa.

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

Martxoaren 10ean joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 10ean, larunbatean, Beratik goizeko 04:45ean eta Doneztebetik 05.00etan  abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik  Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.  

Itsaso Fagoaga lesakarrak skeet olinpikoa utziko du 27 urterekin

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Itsaso Fagoaga lesakarrak skeet olinpikoa utziko du 27 urterekin

Espainiako txapeldun izan da bederatzi aldiz, Espainiako Kopa zortzitan irabazi du eta Erregearen Kopa seitan 

Skeet olinpiko disziplinan Itsaso Fagoaga lesakarrak ez du parekorik: bederatzi aldiz Espainiako Txapelduna izan da. Honetaz gain zortzi Espainiako kopa eta sei Errege kopa eskuratu ditu. Horretaz gain, Europako txapelketan laugarren izan 2010ean, Espainiako errekorra hobetuz eta Iberoamerikar txapelketan bigarren 2012an. Orain, halere, 27 urte beteta, lehiaketak utziko ditu bere lanbidean bete betean aritzeko.

Euskal prentsa irakurgai izanen dute Senpereko ostatu eta tabernetan

  Euskara  Xareta  Senpere

Euskal prentsa irakurgai izanen dute Senpereko ostatu eta tabernetan

Lapurdi 1609 elkarteak euskal prentsaren aldeko ekimena abiatu berri du 

Lapurdiko bertze auzo herrietan bezala, Senpereko ostatu eta tabernetan ere aisa kausitzen ahal dira erdarazko egunkari eta aldizkariak baina ez da nehon ikusten euskarazko prentsarik. Egoera horrekin kezkaturik, Lapurdi 1609 elkarteak Senpereko taberna eta ostatuei proposatu die urte oso batez euskarazko hedabide bat hartzea, «jendeak euskarazko prentsa ere irakurri ahal izateko». Elkarteko ordezkariek azaldu dutenez, «berehala hiru ostatuk baietz erran dute» eta urtarril hastapenetik errezibitzen hasiak dira Berria egunkaria, Herria astekaria eta Ttipi-Ttapa hamabostekaria.

Saran ere giro ederrean joan dira inauteriak

  Gizartea  Xareta  Sara

Otsaileko hirugarren asteburuan izan dira inauteriak Saran. Larunbatean gazteak baserriz baserri ibili ziren eta igandean plaza inguruan izan zen animazioa, desfilearekin, dantzekin eta zanpantzarren epaiketarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ioseba Iturbide lesakarra aske utzi dute epaiketaren esperoan

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Ioseba Iturbide lesakarra aske utzi dute epaiketaren esperoan

Ioseba Iturbide Lesakako presoa aske utzi dute, Auzitegi Nazionalean otsailaren 22an deklarazioa eman ondotik. Otsail hasieran epaitu zuten Parisen Iturbide eta bortz urteko zigorra eman zioten. Lesakarrak Frantziako espetxetan denbora gehiago egina zuenez, Espainiara eraman zuten herenegun.

Gure Txokoa eta Doneztebe futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburuan

  Kirola  Mendialdea

Gure Txokoa eta Doneztebe futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburuan

Errugbian ere Lekarozen jokatuko du Menditarrak BRT taldeak eta areto-futbolean Aurrerak Leitzan jokatuko du 

Otsaileko azken asteburuan jardunaldi berri bat jokatuko dute eskualdeko kirol taldeek. Futbolean, Doneztebek eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute , baita Beti Gazteko emakumeek ere. Areto-futbolean ere Leitzan jokatuko du Aurrerak eta errugbian Lekarozen Menditarrak BRT taldeak.

Leitzako errekek gainezka egin zuten

Leitzako errekek gainezka egin zuten

  Gizartea  Leitzaldea  Leitza

Otsailaren 21ean egindako erauntsiak tarteko, Leitzako bi errekek gainezka egin zuten. Errekak gainezka egitearen ondorioz, hainbat kalte izan dituzte herritarrek. Argazkian ikus daitekeen bezala, urak baratzeetaraino iritsi ziren.