VIII. Zicuñaga Papelera txapelketako txapela Dunixek Alberro Isasi iturendarrak irabazi du

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 5a

VIII. Zicuñaga Papelera Txapelketan txapeldun suertatutako Arratibel lazkaotarra eta Dunixe Alberro iturendarra eta txapeldunorde izandako Legarreta aranoarra eta Galardi oiartzuarra.

Ainhitze Arratibel lazkaotarrarekin batera, 22-15 irabazi zien finalean Araitz Legarreta aranoarrari eta Larraitz Galardi oiartzuarrari

Hernaniko Pilota Elkarteak antolatuta, uztailean hainbat kategorietako binakako neska-mutilen esku pilota txapelketa jokatu da, Zicuñaga Papelera Txapelketako zortzigarren edizioa, haun zuzen. 14-17 urte bitarteko nesken txapelketan, hamasei neska pilotarik, zortzi bikote osatuz, parte hartu zuten. Uztailaren 31n jokatutako finalean, Ainhitze Arratibel lazkaotarrak eta Dunixe Alberro Isasi iturendarrak 22-15 irabazi zieten Araitz Legarreta aranoarrari eta Larraitz Galardi oiartzuarrari.

Ainhitze Arratibel eta Dunixe Alberro Isasi iturendarra, txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun