Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketalo kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 14an Donamarian

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 11

Donamariako frontoian jokatuko dute aurten ere Nafarroako bigarren mailako aizkolarien kanporaketa.

Hamabi aizkolari ariko dira lehian, tartean Zigako Joxean Etxeberria, Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria, Aresoko Asier Pellejero, Zubietako Mikel Indakotxea eta Arraiozko Julen Urrutia, irailaren 27an Uharten jokatuko den finaleko bortz txartelen bila

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 14an, ortziralean 18:30ean hasita, Donamarian. Hamabi aizkolari ariko dira lehian eta hiru enbor moztu beharko dituzte: Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat. Bortz onenek eskuratuko dute irailaren 27an Uharten jokatuko den finalerako txartela eta azkeneko biek kategoria galduko dute.

Kanporaketan parte hartuko duten 12 aizkolariak:
  • Joxean Etxeberria (Ziga)
  • Jon Erdozia (Etxarri Aranatz)
  • Aritz Oiarbide (Etxarri Aranatz)
  • Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)
  • Patxi Igoa (Itsasu)
  • Iosu Santamaria (Iturgoien)
  • Asier Pellejero (Areso)
  • Mikel Indakotxea (Zubieta)
  • Ibai Telletxea (Baiona)
  • Emilio Garcia (Segovia)
  • Beñat Senosiain (Olague)
  • Julen Urrutia (Arraioz)

Txapelketarekin batera emakumezkoen harri altxatze erakustaldia ikusi ahal izanen da, Estefi Etxebesteren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun