Kanporaketa hamalau aizkolarik jokatuko dute Beasainen, abenduaren 27an Zumarragan jokatuko den finalerako sei txartelen bila
Kanporaketan bortz enbor moztu beharko dituzte aizkolariek: 54 ontzako hiru enbor eta 60 ontzako eta 72 ontzako enbor bana. Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko aizkolari bakarra eta berekin batera, Xuban Kañamares, Jesus Mari Mujika, Aritz Irazabal, Beñat Lekue, Eneko Saralegi, Iban Resano, Iosu Santamaria, Andoni Iruretagoiena, Aitzol Atutxa, Oier Mitxelena, Eloy Corchero, Miguel Martin Raposo eta Unai Etxeberria lehiatuko dira.