Harkaitz Cano idazleak eta Ximun Fuchsek idatzitako obra da eta zazpi aktore igoko dira oholtzara: tartean, Ramon Agirre, Idoia Tapia, Maialen Diaz eta Manex Fuchs. Honela dio antzezlanaren sinopsiak: Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondotik damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?
Sarrerak www.kulturaleitza.eus web orrian eros daitezke zazpi eurotan edo egunean bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago leihatilan, zortzi eurotan.