Martxoaren 8ko kolosalaz

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Lehen kolaborazio honetan, gure herrian nahiz munduan martxoaren lehen astean izandako kolosalaz hitz egin nahiko nuke, hots, martxoaren zortziaz. Askok eta askok geure buruei, nola ingurukoei egin diegun galderetako bat erantzuten ahaleginduko naiz, edo, behintzat, nire erantzunak ematen. Zerk eragin zuen hainbeste emakumeok- adinduek, gazteek, beltzek, elbarriek, pentsiodunek, langabetuek, etxeko langileek...- kaleak hartu izana? 

Autodefentsa ala ez erasotzea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Defentsarik onena atakea dela diote kirol adituek. Eskualdean han eta hemen sortu dituzten emakumeek autodefentsa ikastaroak, autobabes tailerrak... Ikusitakoak ikusita nahitaezkoa dirudi horrelakoetan ere saiatzea, baina ez al litzateke egokiagoa, zuzenagoa eta seguruagoa izanen gizonezkoak eraso-arma bezala ez hezitzea?

Koherente ni?

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Koherentea izatea garrantzitsua omen da. Tamalgarria bezain etsigarria. Energia kontsumo etengabea, ondoriorik gabeko  kontsumo doakoa. Ez al da hankagora ibiltzearen parekoa? Nola izan koherente nor garen jakin ezean? Nor naiz ni? Nor zara zu? Beharbada ideologiak definitzen zaitu, edo sarritan ikusten duzun taldetxo-pertsona horrek.

Nire ametsetako herria

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Kuriositateak jota, orain hain modan dauden auto-laguntza liburu horietako bat ireki dut gaurkoan, eta hara ze ariketa dibertigarria planteatu didan: «Irudikatu zure ametsetako herria». Hasiera batean sinplea dirudi. Begiak itxi ditut eta segidan datozkit irudiak. Irudikatu ez ezik, amesteko beta ere hartu dut.

OKtik A2era… Konforme?

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Estatu Batuetako soldaduek hildakorik ez zutela izan adierazteko erabiltzen hasi zen OK (zero kills) alde batera utzi eta A2 erabiltzeko kanpaina abiatu da sareetan. Pilotan kintzeka kontatzen hasi zen garaitik dator ados. 40na berdin zeudenean bi tanto segidan egin behar zituen (eta du) taldeetako batek jokoa lortzeko: a dos. Milesker Tiburtzio!

Kutsadura isila

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gure eskualdeko txokoak edertasun handiz erretratatzen dituzte argazkilariek. Egunez ateratako argazkietan, mendietako perspektiba bitxiak, zaldiak, ardiak, lorez apaindutako baserriak… erakusten dizkigute eta sarean zintzilik, katagorriak, txoriak, herri eta auzoak, tokian-tokiko miradoreetatik ateratako irudietan ikus ditzakegu.

Euskaltzale ≠ euskaldun

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ez naiz hiztegiari begira jarriko, baina nabaria da euskaltzale eta euskaldun hitzen arteko desberdintasuna.
Gure eskualdean euskaltzale aunitz bizi gara, baita euskaldun aunitz ere. Ez nuke jakinen erraten zein multzotan dagoen jende gehiago. Zorionez hemen, aunitz izan gara jaio ginenetik euskaratik edan dugunak, denak ez. Euskaldun garenok ere, aunitzek, euskaltzaletasuna naturaltasunez bizi dugula erran dezaket, ez denek.

Carmen, eta jendearen gaitasuna

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Lagunarena etorri zait burura. Aspalditik eri, eta hondarraldian egun frankoz ospitaleratua, egoera motelari eragin nahi eta, tratamendu berria plantatu zion medikuak.  Honek, hobetzeko aukera izaten ahal zuela errana zuen. Beteko zen sendagilearen ustea?

Gora kurrin-kurrinkulumak!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Edozein herritako karrikak garbitzeko duela 30 urte ateratako EGA tituluaren eta oraindik lehenago eskuratutako Eskola Graduatuaren fotokopiak aurkeztu ditut. Baina, kasualitatea, joan den hilabetean egindako erreka bazterretako faunaren inguruko masterraren ziurtagiririk ezin inon topatu, ezta unibertsitatean ere. Informatikaren garaiaren ajeak!

121

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Egunero errepiderat atera behar dugunontzat zenbaki madarikatua da 121a. Bidaso bazterrak gurutzatzen dituen errepidea ezaguna da gure mugetatik kanpo ere. Orain hamar bat urte bide berria estreinatu eta gaitz guztiak konponduko zirela saldu ziguten, baina, bakan batzuek neurri gehiago eskatu genituen, bidea ez zegoelakotz prestatua nazioarteko garraiorako, eta puntu beltz franko gelditzen zirelakotz konpondu gabe; tartean, Bera eta Sunbillako saihesbideak. Geroztik zientoka kamioi gehiago dabil gure bazterretan, arrisku aisa handiagoa sortuz.

«Pena handia ematen dit Aranon hainbeste jende bizi izan dela eta orain hainbeste jaitsi dela ikusteak».

  Iritzia  Leitzaldea  Arano

«Pena handia ematen dit Aranon hainbeste jende bizi izan dela eta orain hainbeste jaitsi dela ikusteak».

Kontxi Klaber, Aranoko emakumezkoa

«Morgan taldeko Nina abeslariarekin kantatzea gustatuko litzaidake»

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

«Morgan taldeko Nina abeslariarekin kantatzea gustatuko litzaidake»

Sara Telletxea, Berako gaztea

«Antolatuz gero, dena egin ahal da»

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

«Antolatuz gero, dena egin ahal da»

David Albiasu, Narbarteko gaztea

Hotzikara Belaten

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Belateko errepide zaharrean goiti joan naiz igande goizean, bakar-bakarrik. Udaberri (?) hasiera honetan hutsik dago errepidea, txirrindulariren bat, txori kantuak, zaldi-behorrak… Begiak itxi eta egunero 3.900 kamioi ikusi ditut harat-honatean bihurguneetan ezin pasatuz, lainopean, motor burrunba aditu dut… Hotzikara sumatu dut.

EHKOlektiboa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Agroekologiak elikadura-sistema iraunkorra garatzea du helburu nagusi. Tokikotasunetik eta ekoizpen eredu ekologikotik abiatuta, baserritarren eta herritarren artean bidezko hartu-emanak bermatzea da bere xedea. Alegia, nekazariek beraien lanagatik (lurra eta ingurumenaren zaintza, paisaiaren kudeaketa, elikagai osasuntsuen ekoizpena...) dagokion saria jasotzea; eta herritarrak ordaintzen duenari dagokion kalitatea eta onurak eskuratzea. Finean, mundu osoko bazterrak kutsatu, jendartea gaixotu, gatazka sozial larriak sortu eta elikaduraren inguruan espekulazioa bultzatu duen nekazaritza globalizatu-industrialari aurre egiten dio agroekologiak, alternatiba argia eta iraunkorra eskainiz.