TTIPI-TTAPAren 894. zenbakian Ezkurraren etorkizunari buruzko eta Malerreka, Baztan, Bortziriak, Leitzaldea-Urumealdea eta iparraldeko herrien egoera demografikoari buruzko lan bat argitaratu zuten. Aldizkariak herriz herriko estatistiken laburpena jaso zuen; bertan ageri zenez, hamazazpi herrik baino gehiagok biztanleak galdu dituzte eta Ezkurra izan da kaltetuena.
Duela aspaldi, Ezkurraren etorkizuna arriskuan? izenburupean argitaratu nuen artikuluan, azterketa demografiko bat egin nuen; Ezkurra desagertzeko arriskuan zegoela ohartaraziz.
Egun, egoera erreala askoz kezkagarriagoa da. 1960an Ezkurrak 475 biztanle zituen eta gaur egun, 133 besterik ez. Malerreka osoan bizilagun gehien galdu dituen herria da,
% 72ko beherapenarekin. 2021. urtean zentratzen bagara, 137 biztanle zituen eta 133 biztanle 2025ean. 2021 eta 2025 urteen artean populazioaren beherakada % 2,92koa da.
Adimen Artifiziala kontsultatuta, egungo udalaren osaketari, kideen izenei eta Mari Jose idazkariaren laguntzarekin egiten dituzten lanei buruzko informazioa aurkitu dut. Eta berriro ere nabarmendu nahi dut zailtasun guztiak gorabehera, herriak bizirik jarrai dezan egiten ari diren ezohiko lana. Hori egiten ari diren jardueren ekintza zehatzetan islatzen da: desfibriladore bat jarri zuten mediku kontsultategiaren ondoan; plakak jarri zituzten etxe eta baserri guztietan, bakoitzari dagokion zenbakiarekin. Horrela, larrialdiaren bat izanez gero, osasun laguntza azkar iritsi ahal izateko; Nafarroako Gobernuak inguruko bideetan zutoinak eta seinaleak jar zitzan lortu zuten, bai paseatzeko, baita Idoia, Erakurri eta Ezkain mendietara igotzeko; pilotalekuaren ondoan, auto elektrikoak kargatzeko gune bat jarri zuten; hainbat urtetako borroka luzearen ondotik, Nilsak hondakin uren araztegia jar zezan lortu zuen; eskola zaharreko hainbat gela berritu zituzten; zehazki bat erretiratuentzat eta bestea bileretarako; Barranka Ostatuko jabeek erretiratzean ateak itxiko dituztela jakitun, udalak gela bat prestatu du. Bertan oinarrizko gaiak saltzeko denda moduko bat jarriko dute, baita mahaiak eta aulkiak ere bizilagunak elkartu daitezen; Bautista Mariezkurrena eta Jaime Gastearenak Hartzantzulo koba aurkitu eta Miamiko ikerketa zentro batean baieztatuta, bertan 4.000 urte baino gehiagoko giza aztarnak topatu dituzte, eta udalak indusketa lanekin jarraitu nahi du, aztarnategiak herriari bizia emateko eta beste baliabide bat izan dadin; 2025eko ekainaren 14an Ingiñuna pilotalekuaren eraikuntzaren 80. urteurrena ospatzeko, udalak jai bat antolatu zuen; banku eta mahai batzuk jarri zituzten ermitaren ondoan, baita bizikletak konpontzeko gune bat ere, asteburuetan txirrindulari asko etortzen baita ingurura; eskolako sarrera egokitzen ari dira; zorua berritu eta errekaren ondoko harrizko paretaren ordez metalezko baranda bat jarriko dute. Gainera, errepide bazterreko iturria zenbait metro atzerako dute bizilagunak arriskurik gabe igaro ahal izateko; Eta azkenik, udalak ur jauzien ibilbidea prestatu du.
Lan horiek guztiek agerian uzten dute Jaione Zabalo alkatearen eskuzabaltasuna, eta zinegotzien eta Ezkurrako idazkarien laguntza. Baikorrak izan nahi dute, eta udalaren lana eta ardura eskertzekoak dira. Eta herrialdeko buruen eta beste arduradun politiko eta ekonomikoen laguntzarekin, ea krisi galant hau menperatzen dugun.