Martin Niemöller eguneratua

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Lehenik komunisten bila joan ziren eta isilik gelditu nintzen, ni ez nintzelako komunista; ondotik, juduak eraman zituzten eta ez nuen ahorik ireki, ni ez bainintzen hala; homeopatia erabiltzaileen kontra jo zuten gero eta ez nuen protestatu; diesel ibilgailuen jabeen kontra egin zuten, azkenean, eta ihes egiteko beranduegi zen (gasolina bukatua zegoelako).

Intsumisioa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Denbora ziztu bizian joan da eta badira 17 urte Espainiako Estatuak nahitaezko zerbitzu militarra kendu zuela.  Orain dela aste batzuk Iruñeko Udalak militarismoaren kontrako mugimendu hura onetsi zuen eta kartzela zaharra zegoen lekuan harrizko eskulan bat ezarri du, garaipen hura oroitarazteko.  Ez dakit beharrezko soldaduska kendu zuten bertze herrialdetan gurean bezalako iskanbilarik izan zuten, baina hemen gertatu zena oroitzeko modukoa da. Aunitzentzat ejerzitoa desegitea zen helburua, eta hori ez zen lortu, soldaduska kentzea bai ordea. Bertze aunitzek horrekin nahikoa izanen zuten, urte bat alferrik ez galtzea, alegia. Hortan udalek ere lagundu zuten batzuetan informal samarra gertatu zen ordezko prestazioa bideratuz. Eta noski, gogoratu kartzela eta hainbat zailtasun jasan zituzten gazteak. Azken finean, sakonean dagoena zera da, autoritateari desobedientzia, eta hori gaur egun itzali samarra dago. Onerako edo txarrerako? Ez dakit.

«Herri ttikietako besta giroa berezia izaten da»

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

«Herri ttikietako besta giroa berezia izaten da»

Iosu Altzuri Makuso, Aurtizko gaztea

«Bertako produktu ekologikoen onurez jabetzen hasiak gara»

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

«Bertako produktu ekologikoen onurez jabetzen hasiak gara»

Dabid Iturria Almandoz, Arantzako Ekaitza Elkarteko kidea

Isiltasuna

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Belar berdeak soroetan hazteko duen isiltasuna; haizeak haizetik haizera joateko duen isiltasuna; xirimiriak hodeia infinitu zatitan puskatu eta bazterrak bustitzeko duen isiltasuna. Armiarmak amaraunean zain egoteko duen isiltasuna. Edo txantxangorriak bide erdira agertu eta nahi duelako hor dagoela errateko duen isiltasuna. Nahi duenean alde egiteko duen isiltasuna. Isilik mintzo dira gure aitzinean buruan ditugun galdera zailenen erantzunak, ordea, gure baitan isiltasun hori behar aditzen jakiteko.

Aznarrekin edo Aznarren kontra

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Joan den hilabetean Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia berriz ere agertu zitzaigun telebistako pantailatan. Harroputz, lotsagabe, errespeturik gabe… bere estiloan, inpunitate guziz.

Urriaren 12a

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Oraintxe pasa da urriaren 12a. Urtero, gure lan egutegian, besta egun bezala ageri da egun hori. Gorriz markatuta.

Ahobero eta Belarrimotz osasuntsu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Euskaraldiarako eskualdeko Ahobiziak eta Belarriprestak aurkezten ari diren aldi berean, iragarri du Osasuna futbol klubak AEKrekin hitzarmena sinatu duela, taldeko langile eta jokalariek, nahi dutenek, euskara ikas dezaten erraztasunak emateko. Abudo hasi dira arrantzaka PPkoak, hori inposizioa dela, politizazioa, bazkideen arteko fraktura... Salud!

Baso gorri

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ez hain aspaldian Beratik Sarara haritz eta pagoen baso artetik joan zitekeela aditu nuen ostatu batean. Ezinezkoa gaur egun!

Izeberga III (eta fini)

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Emakumeen kontrako zapalketaren izebergarekin hasi nintzen, ohartu gabe serie hau sekulan ez nuela akituko. Horregatik hirugarrenarekin fini: izeberga bera biluztea beharbada hobe eta zuzenagoa.
Zenbait jarrerek, sotilak izanagatik ere, zapalketa mantentzen laguntzen dute, eta ez dira gutti. Hortaz izebergaren irudia: azpiko alderik gabe ez dago gainekorik. Matxismoa bezalako zapalketa bat mantentzeko eta elikatzeko, mikromatxismoetatik hasi eta emakumeen umilazioa eta deuseztatzerainoko jarrerak ezinbertzekoak dira. Hauek dira lokalizatu behar ditugunak eta aldatu. Zergatik? Gizonezko batek emakumezko bat bortxatu edo hiltzen duelarik jendarte patriarkalaren babesa sentitzen duelakoz. Egunero eta bizitza osoan horixe ikusi eta ikasi du (eta harekin guk ere bai): emakumea objektu gisa, emakumea komentarioak onartzen dituen gorputz gisa, emakumea lan guttietsiak egiteko langile gisa, eta abar eta abar.

Hemen da

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

«Ekologisten asmakizuna». «Gezurra». «Interes batzuei erantzuteko taktika». Klima-aldaketa ezkutatu nahi duenik bada, baina, dagoeneko, gure artean da. Muturreko eguraldia gero eta maizago, eta paisaian ere sekulako aldaketak gertatzen ari dira. Hortxe bi adibide. Azken negu-udaberriko euri erauntsiak, errate baterako. Edo Endarlatsa aldeko ezpela arrunt idortu duen har berdea. Eta banda marroia, lehendik prozesionariak erasandako intsinis pinua hil duena.

Ttikiak bai, eskasak ez

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Normalean kapitaletik herrietara etortzen zaizkigu antzezle eta faranduleroak, antzerki, dantza-emanaldi, zirku eta kantaldiak eskaintzera. Negu honetan, aldiz, Elizondotik eta Lesakatik hiriburuko Gaiarre antzokira joanen dira gure herrietako aktore eta musikariak Jolasean eta Pepito Yanci, beti bizi taula gainean jokatzera. Ttikitik handira.

«Nire semeek Eratsun ez ahaztea gustatuko litzaidake»

  Iritzia  Mendialdea

«Nire semeek Eratsun ez ahaztea gustatuko litzaidake»

Ana Mariezkurrena, Eratsungo emakumezkoa

Eskuekin gorputza osatzen

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Denok daukagu sentsibilitate berezi bat gure eskuetan. Kolpe bat hartzen dugunean, segituan jartzen ditugu eskuak mina arintzeko, nahiz eta inkontzienteki egin. Sortzez dugu ahalmen hau. Eta ahalmen honetaz baliatzen da osteopatia.

Ezkutuko lanetan oporrik ez

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ailegatu da iraila eta honekin batera bukatu dira gehientsuenon oporrak. Hilabete bateko oporrez gozatu ahal izan dute batzuek, eta aste bateko oporrak izan dituztenak marmarti mintzo dira bi hilabeteko oporrak dituztenei buruz. Bata zein bestearentzat, horixe dira oporrak: lanik egin behar izanik gabe, urte guziko lanaren ordainetan, sosak gastatzeko aitzakia bikaina.