aza 03 Mendialdea
Doneztebeko bi taldeek eta Aurrerak galdu egin dute eta Baztango bi taldeek berdindu; errugbian, garaipen estua lortu du BRT Menditarrak taldeak Eibarren eta, eskubaloian, galdu egin du Errekako gizonezkoen taldeak Anaitasunan
Urria eta azaroa lotzen dituen asteburu luzea atsedenekoa izan da zenbait talderentzat, baina lehia estuak izan dituzte bertze hainbatek. Eskubaloian, erraterako, Errekako gizonezkoek bakarrik jokatu dute eta doi-doi galdu egin dute larunbat arratsean Anaitasunan. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak igande eguerdian irabazi zuen Eibarren. Futboleko talde nagusien artean, Gipuzkoako ligetan ari direnek bakarrik lortu dute garaipena, Beti Gaztek eta Gure Txokoak, beraien bolada onei segida emanez. Hirugarren mailako Doneztebek galdu egin zuen, maila autonomikoko Baztanek berdindu eta erregionaleko lehen mailan ere, berdindu egin zuen Baztanek, baina galdu Aurrerak eta Doneztebek.
Joxe URRUTIA JUANIKOTENA HARRI LAN
Lurreko suak eta barbakoak
DBH
Berritutako bainugela
Batxilergoa
Zizelkatze-lanak
Harrizko zolak