ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol talde nagusiek bakarrik irabazi dute asteburuan

Ttipi-Ttapa

Laugarren garaipena segidan lortu du Beti Gazteko futbol talde nagusiak eta goitiko postuei begira paratu da.

Doneztebeko bi taldeek eta Aurrerak galdu egin dute eta Baztango bi taldeek berdindu; errugbian, garaipen estua lortu du BRT Menditarrak taldeak Eibarren eta, eskubaloian, galdu egin du Errekako gizonezkoen taldeak Anaitasunan

Urria eta azaroa lotzen dituen asteburu luzea atsedenekoa izan da zenbait talderentzat, baina lehia estuak izan dituzte bertze hainbatek. Eskubaloian, erraterako, Errekako gizonezkoek bakarrik jokatu dute eta doi-doi galdu egin dute larunbat arratsean Anaitasunan. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak igande eguerdian irabazi zuen Eibarren. Futboleko talde nagusien artean, Gipuzkoako ligetan ari direnek bakarrik lortu dute garaipena, Beti Gaztek eta Gure Txokoak, beraien bolada onei segida emanez. Hirugarren mailako Doneztebek galdu egin zuen, maila autonomikoko Baztanek berdindu eta erregionaleko lehen mailan ere, berdindu egin zuen Baztanek, baina galdu Aurrerak eta Doneztebek.

FUTBOLA

Gizonezkoen hirugarren mailan

AD San Juan 3 - Doneztebe FT 1 (Oihan Sarratea)

Nafarroako gizonezkoen lehen maila autonomikoan

CD Lerinés 2 - Baztan KE 2 (Imanol Goienetxe eta Elur Meoki)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Añorga KE 1 - Beti Gazte 2 (Pape Diop eta Aritz Lizarrondo)

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 0 – Arga Ibaia KE 2

Rotxapea CD B 4 - Baztan KE B 4 (Beñat Erro, Jon Pruaño, Angel Telletxea eta Mikel Pruaño)

CF Gazte Berriak Ansoain B 8 - Doneztebe FT B 1 (Iosu Etxeberria)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Beti Ona CD 1 - Gure Txokoa 4 (Mikel Zozaia, Kenai Garcia, Jokin Irazoki eta Aimar Lekuona)

Gipuzkoako emakumezkoen gorengo mailan

Hondarribia FE 3 - Gure Txokoa 2 (Noah Ubiria eta Ane Etxegarai)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Gaizka Sein)– Hernani B 0

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengoen mailan

Beti Ona CD 1 - Gure Txokoa 4 (Ortzadar Iratzokik 2, Ekhiotz Iratzoki eta Ibai Matxikote)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Baztan KE B 6 (Sabela Carro, Enara Urrutia, Elene Muratorik 2, Irati Mayora eta Irati Galarregi) – CD Huarte 0

Leitzaldea KE 1 (Amalur Alonso) – SD Alsasua 2

Nafarroako mutil kadeteen maila autonomikoan

CD Amigó 10 - Baztan KE A 0

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte A 2 (Kemen Garro eta Ander Etxegarai) - Mundaiz SCD 3

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 5 (Jon Lazkanok 2, Xabi Perez, Markel Otxoteko eta Dorian Montenegro) – Sporting Herrera 0

Beti Gazte B 3 (Joritz Iguzkiagirre, Unai Iratzoki eta Aratz Laka) – Hondarribia FE B 4

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE 2 (Ariane Alzuri eta Jone Olazar) – Beti Kozkor KE 1

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Añorga B 5 - Gure Txokoa 2 (Haizea Villanueva eta Bidea Ramirez)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Amigó 6 - Leitzaldea KE 3 (Enai Ariztimuño, Telmo Zubillaga eta Aitor Cumba)

CD Ademar 3 - Doneztebe FT A 3 (Oihan Juanena, Oier Lopez eta Ekhi Inda)

Baztan KE A 5 (Arkaitz Etxegarai, Urki Irisarri, Joanes Bengoetxea, Inar Alastuey eta Gexan Petrikorena) – CD Inter de Pamplona 1

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B 6 (Beñat Ariztiak 2, Jon Ander Jaen, Imanol Hermosa, Moises Mejias eta beraien atean)– SD Alsasua 0

Berriozar CF B 0 - Doneztebe FT B 11 (Julen Zabalak 4, Brayan Orellanak 2, Eneko Mutuberria, Pablo Agirre, Unax Subizar, Julen Garcia eta Haritz Gorosterrazu)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Beti Gazte 2 (Ekai Maritxalar eta Aritz Gerometta) – Hondarribia FE 2

Gure Txokoa atsedena.

Gipuzkoako mutiko infantil txiki

Gure Txokoa B 0 – San Marcial CD 1

 

FUTBOL-8

Gipuzkoako neska infantilak

Gure Txokoa 8 (Nahia Larrañagak 7 eta Nerea Urroz) – Touring CD 3

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Espainiako lehen mailan (C multzoa)

Anaitasuna 35 - Erreka KE 32

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen euskal liga senior

Eibar RT 22 - BRT Menditarrak 26

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun