Lekarozko Midnight Factory estudioetan bortz ikus-entzunezkoen ekoizpena prestatzen ari dira

Ttipi-Ttapa

Lekarozko Midnight Fear Factory estudioetara bisita egin zuen astelehenean Irujo kontseilariak. Fernando Anbustegi alkatearekin batera, HACHA film luzean lanean ari direnekin bildu ziren.

Victor Matellanok zuzentzen duen HACHA film luzearen grabaketa lanak bisitatu zituen astelehenean Irujo kontseilariak, Fernando Anbustegi Baztango alkatearekin batera

Lekarozko Midnight Fear Factoryren estudioa bere ikus-entzunezko jarduera bortz proiekturen bidez sendotzen ari da. Horien artean dago HACHAren filmaketa, alegia, Víctor Matellanok zuzendutako beldurrezko film luze berriarena. Mikel Irujo Amezaga, Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariak bisita egin zuen astelehenean Lekarozera, grabaketa lan hauen berri izateko. Fernando Anbustegi Baztango alkatea izan zuen bidelagun bisitan.

HACHA filmaren grabaketa irailaren 14an hasi zen, eta lau astez eginen dute Madrilen eta Nafarroan. Lekarozko estudioak Nafarroan ikus-entzunezko eta zinematografiako ekoizpenerako espazio gisa finkatzeko urrats berri bat da hau.

Bortz ekoizpenek sendotzen dute estudioaren jarduera

HACHAren etorrerak bat egiten du Lekarozko estudioak zinema eta ikus-entzunezko produkziorako azpiegitura gisa sendotzen ari direla erakusten duen jarduerarekin.

Denboraldi honetan, Midnight Fear Factory estudioak lau proiektu garatu ditu bere instalazioetan. Film luzeak: Tarántula, La rueda, Al final todo va a estar bien eta Hasta que el tribunal nos separe. Horiei, orain, HACHA gehitu zaie, estudioei lotutako ekoizpen berri gisa.

Proiektu horiei, gainera, A 7 cuadras de ti gehitu zaie, Nafarroako lehen serie bertikala, ekoiztetxeak ikus-entzunezko formatu eta ekoizpen eredu berrien alde egindako apustuaren erakusgarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun