Eskualdean hainbat jarduera izanen dira. Azaroaren 16an tailerrak eginen dituzte Igantziko eskolan, 18an eta 19a Lekaroz institutuan eta 20an Berako Toki Ona institutuan. Horrez gain, errekak ere bisitatuko dituzte ikasleek.
Gainera, araztegia ezagutu nahi duten pertsona guziei irekiak egonen diren bisitak eginen dituzte Berako eta Oharrizko araztegietan. Azaroaren 21ean 10:00etatik 14:00etara irekiko dute Berakoa eta azaroaren 22an, igandea, ordutegi berean Oharrizkoa.
Ez da izena eman beharrik, baina bisita hasteko azken ordua 13:00etan izanen da. Bi hezitzailek gidatuko dute jarduera eta 50 minutu inguru iraunen ditu. Bisitan instalazioan barna ibiliko dira, eta araztegiaren funtzionamendua eta garbiketa tratamendua azalduko dute.