Oporretan aditu ditut gurasoen gaztetako istorio hoberenak, egunerokoan ez dago astirik kontu kontari aritzeko. Opor egunak dira, lagunekin gosari bukaezinak egitea, aunitz irakurtzea, siesta luzeak egitea, postalak bidaltzea edota zure kuadrillako seme-alabekin igerilekuan salto txapelketa bat egitea. Hori soilik oporretan gertatu daiteke. Noiz bertzela?
Oporrak ez dira soilik atseden hartzeko egunak; bakantzek badute funtzio sozializatzailea eta komunitarioa ere. Aukera ematen digute eguneroko martxan eduki ezin diren solasaldiak izateko, ohiko rol eta zereginetatik eskapatzeko, ahultzen hasitako harremanak berreskuratzeko, eta hain garrantzitsua den pertenentzia sentimendua ematen duten oroitzapen kolektiboak eraikitzeko. Gozatu oporretan!