api 03, 11:00
Aniztasun Eguna ospatuko da Lesakan maiatzaren 31n
Hirugarren urtez, abian da Bortzirietako Hizkuntza eta Kultura Aniztasun taldea, Bortzirietako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren ekimenez sortu zena. Aniztasun taldea irekia dago parte hartu nahi duten herritar eta eragile ororentzat. Saiakera izan da hasieratik jatorriz eta ibilbidez anitza den taldea osatzea, eta migratzaileek ahotsa izatea eta euren parte hartzea sustatzea. Honako hauek dira taldearen helburuak: etorri berriei harrera egitea, herritarren elkar ezagutza eta sentsibilizazioa, hizkuntza eta kultura aniztasuna aitortzea, euskara migratzaileei hurbiltzea, eta aurreiritzi, diskriminazio eta arrazakeriaren kontra borrokatzea. Aniztasun taldeak, martxoaren 21eko Arrazakeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira adierazpena egitea erabaki du, «gizarte justu, inklusibo eta diskriminaziorik gabekoa eraikitzeko konpromisoa» berretsiz.
api 02, 09:00
Aldi honetan ere erantzun ederra izan du Errigorako bi saski lortzeko TTIPI-TTAPAk egindako lehiaketak. Galderak zuzen erantzun zituztenen artean, zozketa eginda, Igantziko Rafaela Zamorano Aguilar eta Arantzako Angel Mari Pikabea Zubieta izan dira sarituak. Zorionak!
Egurrezko zoruak
Neurrira egindako eskailerak
Arborismoa
Tirolinak
Ateak
Zubi tibetarra