Ortuellako XX. azienda feria bisitatuko dute Igantziko jubilatuek igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 26a

Arkupeak elkarteko Igantziko eta Lesakako kideak Baratzondon elkartu ziren martxoaren 7an.

Berriki egindako batzarraren ondotik, ez dute aldaketarik izanen Baratzondo elkarteko juntan

Ortuellako XX. azienda feria bisitatuko dute Igantzko Baratzondo elkarteko jubilatuek martxoaren 29an. Igandean 08:00etan autobusa herritik atera eta bidean geldialdi bat egin eta gero, 11:00 aldera ailegatuko dira. Feria bisitatu ondotik Ortuella Hotelean bazkalduko dute eta 18:00etan autobusak herrirako bidea hartuko du.

Aldaketarik ez Baratzondoko juntan

Bertze aldetik, urteko batzarra ere egin dute berriki Baratzondo elkarteko kideek eta ez da aldaketarik izan juntan. Inor ez da sartzera animatu eta lehengoek segituko dute lanean. Beraz, Axun Iribarren izanen da lehendakaria, Jose Luis Sein lehendakari ordea, Tere Taberna idazkaria eta Inazio Goienetxe diruzaina. Bokalak berriz Antonio Irazoki eta Jose Mª Almandoz.

Hurrengo hilabeteetarako ere hainbat ekitaldiren antolaketan sartuak daude buru-belarri eta aitzinerago emanen dugu horien berri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun