Gisa honetara, maratoi erdiko parte hartzaileek kristalekin zauriak egitea saihestu nahi izaten du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, aunitzek eskuak lurrean paratzen baitituzte maldan goiti joateko.
Apirilaren 19an izanen da aurtengo maratoi erdiaren edizioa, eta azken dortsalak oraindik eskuragarri daude.
Ibilbideak eskuragarri
Mendi Maratoi Erdiaren ataria, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak Wikiloc aplikaziora igo ditu aurtengo eta aitzineko urteetako lasterketen ibilbideak. Bertan aurkitu daitezke Mendi Maratoi Erdiko, Gau Kroseko, Alkaiaga Traileko eta Gazte Traileko ibilbideak. Gisa horretan, edozein unetan ibilbide guztiak egin daitezke oinez edo lasterka.