2026ko Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 24a

2026ko Aisialdia eta Gastronomia Gida turistak ibiltzen diren lekuan utziko da.

Aurten ere, Baztan-Bidasoko, Mendialdeko eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du Ttipi-Ttapak. 88 orrialdeko gidan, eskualdeko 120 jatetxeren, aisiadi enpresen, produkturen eta ostaturen berri bildu du, eta bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak ere ageri dira, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. 8.000 ale argitaratu ditu eta turistak ibiltzen diren tokietan banatuko ditu Ttipi-Ttapak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko, afaltzeko edo bertzelako planak egiten lagungarri izateko.

88 orrialdeko gidan, eskualdeko 120 estabezimendu (jatetxe, aisialdi enpresa, produktore eta ostatu) ageri dira

Era berean, iragarkia jarri duen establezimendu bakoitzean ere utzi dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko.

Gainera, iragarle diren zerbitzuen arduradunekin elkarrizketak argitaratuko dituzte aurten ere Ttipi-Ttapa aldizkarian eta erran.eus webgunean, 0KM goiburupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun