Igantziko Mendi Duatloiean parte hartu nahi dutenek webgune honetan sartuta egin beharko dute izen ematea. Apirilaren 20ra arte egiten ahalko da.
Baztan-Bidasoko Mendi Duatloi Txapelketa
Aurten, lehendabiziko aldiz Baztan-Bidasoko Mendi Duatloi Txapelketa antolatu dute. Apirilaren 11n Sunbillan, apirilaren 25ean Igantzin eta maiatzaren 1ean Iruritan jokatuko dituzten probak dira txapelketaren parte.
Txapelketan parte hartzeko guttienez hiru probetatik bitan parte hartu beharko da, eta bikoteka parte hartzen dutenen kasuan, bikote berdinak mantendu beharko dira proba guztietan.